Joan edukira

Abuztuak 22, ostirala / Bizkaia – Czech Republic

2014/08/24

Goizeko 5etan geratu gara, bide luzea aurretik eta esperientzia berri hau bizitzeko indarrez beteta.
Turbulentzia bat edo beste gora-behera, Pragara heldu gara Frankurten 3 orduko eskala egin ondoren. Bertan gure txekiar lagunak ikusi ditugu azkenik! Praga autobusetik bakarrik ikusi dugun arren, hiri ederra iruditu zaigu. 

Ostravarako trenaren prezioak harritu gaitu, 3 euro ordaindu ditugu pertsonako 4 orduko bidaia egiteko! Soviet garaiko autobus batean eraman gaituzte Fulnekera. Iluntzerako helmuga jo dugu azkenean: kanpalekuan kokatu gara azkenean. Nekatuta gaude eta bagoaz lotara!

 IMG-20140822-WA0006 IMG-20140822-WA0025

 

No comments yet

Utzi iruzkina